miércoles, 19 de marzo de 2008

Zeregina

Zure bizitzako etapa inportante bat ia amaitzear zaude. Derrigorrezko eskolatzearen azken urtean zaude. Datorren ikasturtean etapa berri bat hasiko duzu eta oso garrantzitsua da zure bizitzako fase berri horretan zer egin nahiko zenukeen hausnartzea; hau da, etorkizuneko lan munduan sartzeko balioko dizun prestaketa fasean ondo asmatzea.

Pertsona baten bizitzan oso inportantea da bere interes, gaitasun, nortasun eta baloreekin bat datorren lanbidean asmatzea. Gure lanbidean errealizatuak sentitzeak, eragin handia izaten du pertsona heldu bezala lortuko dugun zoriontasun mailan. Beraz, merezi du une batzuk dedikatzea hau aztertzen.



Proposatzen dizugun jarduera honek lagunduko dizu hor zure ikusmiran sumatzen duzun lanbide hori zelakoa den ikusten eta bertara heltzeko ibilbidea nondik norakoa izan beharko den aztertzen. Honelako galderei erantzuten lagunduko dizu:

Þ nire gaitasunekin bat dator lanbide hau?,

Þ lanbide honen bidez, nire baloreei erantzun ahal izango diet?,

Þ hau da niri gehien gustatzen zaidan horretan lan egitera eramango nauen bidea?

Beraz, etapa amaiera honetan interesgarria da ondoren datorrenari buruzko informazio bilaketa egin eta ahal den era egokienean aukeraketa planteatzea. Horretarako, taldean zaudetenon interesak kontuan izanik, datozen 8 saioetarako honelako jarduera bideratuko dugu eta blog honetan izango duzue zeregin hori bideratzeko informazioa.
Jarduera bakoitza etiketa ezberdinetan zehaztua izango duzue.
Edozein duda azaltzen zaizuenean, saioetatik aparte, korreo elektronikoa erabiliz bidali ahal dizkidazue, edo blog honetan bertan planteatuz.
Beste ikaskideren batek ere erantzun ahal dizu edo zuzenenan beraiei galdera planteatu.
Guztion artean aberasgarri egin dezakegu blog hau. Animo!

No hay comentarios: