miércoles, 19 de marzo de 2008

Ebaluazioa

Ikusi horrelako lana baloratzeko kontuan izango diren puntuak. Noizbehinka begiratu atal honi ea nola ari zaren jakiteko! Animo!

Dudak itaundu! Galdetuz asko ikasten da!





(1)Maila eskasa
(2)Erdi mailako ikasketa
(3)Ikasketa ona
(4)Ikasketa bikaina



Informazio bilaketa
1.-Inplikazio txikia informazioa bilatzen. Ez ditu bilatu eta aztertu informazio iturri ezberdinak
2.- Iturri batzuk kontsultatu ditu hainbat pauta eman ondoren. Informazio bata eta bestea elkarren ondoan jarri egin ditu inolako loturarik egin barik euren artean.
3.- Beharrezko ziren iturriak kontsultatzen jakin izan du informazioa bilatzeko. Iturri ezberdinetako informazioa erlazionatu du erantzun koherente batean integratuz.
4.- Lan bikaina egin du informazioa bilatzen esandakoak baino orrialde gehiago bisitatuz eta informazio aberasgarria gehituz. Iturri ezberdinetako informazioa erlazionatu du erantzun koherente batean integratuz eta, gainera, justifikatutako ikuspuntu pertsonal kritikoa gehitu dio


Taldeko lana
1.- Ez dute jakin lana taldean banatzen eta era indibidualean funtzionatu dute.
2.- Taldean funtzionatu dute taldekide baten bultzadari esker; baina lanaren azkeneko emaitzan pertsona horrek egindakoan oinarritzen da.
3.- Lanaren banaketa ona egon da eta guztiek hartu dute parte zereginean..
4.- Lanaren banaketa ona egon da eta guztiek hartu dute parte zereginean. Taldekideen arteko komunikazioa eta interakzio maila konstantea izan da. Egindako lanean informazio ezberdinak era koherentean batzen jakin izan dute.


Txostenaren kalitatea
1.- Egindako txostena ia ez da ulertzen. Ez dira azaltzen puntu guztiak
2.- Egindako txostenean hutsune batzuk daude eta zehaztasuna falta da.
3.- Egindako txostena argia da eta emandako pautak jarraitzen ditu.
4.- Egindako txostena bikaina da. Planteamendu ordenatua du eta argia da. Puntu bakoitza zehaztasunez garatua dago eta ulertzeko erraza da.


Taldeari emandako azalpena. Argitasuna eta azalpenaren kalitatea
1.- Azalpena eskasa izan da. Ez du jakin informazioa ordenatzen eta zegokion perfila azaltzen.
2.- Puntuak garatu ditu; baina ordena falta izan du eta ez du argitasunez azaldu..
3.- Era ordenatuan eta argi azaldu ditu zegokion lan perfilaren puntuak..
4.- Oso azalpen zehatza eta argia izan da; lan perfila aberastu duten detaile askorekin. Ikaskideengana heltzen jakin izan du eta beraien arreta mantentzen azalpen guztian zehar.


IKTen erabilpena
1.- Bai interneten erabiltzen eta bai testua prozesatzen denbora asko galdu du eta ez du jakin era egokian erabiltzen.
2.- Arazoren bat izan arren, lortu du ondo erabiltzea informazioa lortzeko eta lana egiteko.
3.- Era egokian erabili ditu lanerako tresnak
4.- Trebetasun handiaz erabili ditu lanerako beharrezko ziren tresnak.


Bibliografia zehaztua
1.- Ia ez du bibliografia aipamenik egiten ez eta erabilitako web orrien zuzenbiderik ere.
2.- Aipamen batzuk egiten ditu; baina zuzenbide asko falta dira.
3.- Era egokian agertzen dira bibliografia eta bisitaturiko web orrialdeen zuzenbideak.
4.-Oso bibliografia zehatza azaltzen da eta ondo azaldua, baita erabilitako web orrialdeen zuzenbideak ere.

Zeregina

Zure bizitzako etapa inportante bat ia amaitzear zaude. Derrigorrezko eskolatzearen azken urtean zaude. Datorren ikasturtean etapa berri bat hasiko duzu eta oso garrantzitsua da zure bizitzako fase berri horretan zer egin nahiko zenukeen hausnartzea; hau da, etorkizuneko lan munduan sartzeko balioko dizun prestaketa fasean ondo asmatzea.

Pertsona baten bizitzan oso inportantea da bere interes, gaitasun, nortasun eta baloreekin bat datorren lanbidean asmatzea. Gure lanbidean errealizatuak sentitzeak, eragin handia izaten du pertsona heldu bezala lortuko dugun zoriontasun mailan. Beraz, merezi du une batzuk dedikatzea hau aztertzen.



Proposatzen dizugun jarduera honek lagunduko dizu hor zure ikusmiran sumatzen duzun lanbide hori zelakoa den ikusten eta bertara heltzeko ibilbidea nondik norakoa izan beharko den aztertzen. Honelako galderei erantzuten lagunduko dizu:

Þ nire gaitasunekin bat dator lanbide hau?,

Þ lanbide honen bidez, nire baloreei erantzun ahal izango diet?,

Þ hau da niri gehien gustatzen zaidan horretan lan egitera eramango nauen bidea?

Beraz, etapa amaiera honetan interesgarria da ondoren datorrenari buruzko informazio bilaketa egin eta ahal den era egokienean aukeraketa planteatzea. Horretarako, taldean zaudetenon interesak kontuan izanik, datozen 8 saioetarako honelako jarduera bideratuko dugu eta blog honetan izango duzue zeregin hori bideratzeko informazioa.
Jarduera bakoitza etiketa ezberdinetan zehaztua izango duzue.
Edozein duda azaltzen zaizuenean, saioetatik aparte, korreo elektronikoa erabiliz bidali ahal dizkidazue, edo blog honetan bertan planteatuz.
Beste ikaskideren batek ere erantzun ahal dizu edo zuzenenan beraiei galdera planteatu.
Guztion artean aberasgarri egin dezakegu blog hau. Animo!